Garai batean aresoar gehienak nekazariak edota abeltzainak baziren ere, gaur egun oso gutxi dira.
Herrian, behi granja bakarra dago, orokorrean nekazaritza eta abeltzaintza bigarren mailako ekonomia iturri bihurtu dira. Etxeko baratzeetan, kontsumo propiorako produktuak landatzen dira; patata, tomatea, artoa, tipula, banabarra... eta animaliak, behiak, ardiak, oilaskoak eta behorrak etxeko ukuilu eta belazeetan egoten dira, hauek ere kontsumo propiorako.
Aipatzekoa da, XIV. mendetik badela Aresoko burdinolaren berri. 1860.urtean horietako bik, Domingoeneak eta Olaberriak lanean jarraitzen zuten, nekazaritzarako materialak egiten zirelarik bertan.
70 hamarkadan, industrializazioaren goren gorenean, landa eremuetako esku lan asko industriara bideratu zen. Aresoar askok Leitza eta Iruñara jo zuten, fabriketan lan egitera. Ikusi besterik ez dago populazioaren bilakaera; 1950.urtean 427 biztanle izatetik, gaur egun 282 biztanle izatera.
1995.ezkeroztik Aresok badu, Poligono industriala, honek ere herritar askori lana eman dielarik. Ikus: poligonoa atala.