Saltar navegación

ARESOko  Udala

2012ko maiatzaren 20a

GEOGRAFIA

Ingurua

Nafarroako ipar mendebaldean kokatuta dago Areso.

Leitzarango bailararen erdi erdian, Gipuzkoarekin mugakide. Iparraldean eta mendebaldean Berastegi (Gipuzkoa), hegoaldean Araitz eta Larraun eta ekialdean Leitza.

Erliebea menditsua da, herria 489 metroko altueran dago, eta inguruan dituen mendiak 1.000 metrotik gorakoak dira; Irumugarrieta 1.427 metro, Aldaon (1.411 metro), Boin (1.353 metro) eta Aretxueta (1.342 metro) mendiak nabarmentzen dira.

Astomela errekastoak bere urak Leitzaran ibaira bideratzen ditu.

Klima

Areso elurtuaKantauri itsasaldearen gertutasunagatik, klima euritsua eta hezea da. Neguan elurrak, noiznahi zuri kolorez janzten ditu inguruko mendiak eta baita herria ere. Udaberria eta udan termometroek gorako joera hartzen dute, klima goxoaz gozatuz. 1988az geroztik, Otxanea baserrian, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meterologikoa dago.


 





 

Flora

Aresoko basoakAresoko mendietan, pagoa, haritza, pinua, urkia, intxaurrondoa eta gaztainondoa dira nagusi. Berriki, Londrestik biologo talde bat etorria da, gurean zuhaitzak nola kimatzen ditugun ikusi eta ikastera. Ibai ondoan, makalak hazten dira eta etxe ondoko zelaietan sagarrondoak ere badira.

Klima hezeak eragin zuzena du inguruko paisaian. Udaberri eta uda garaian, berdez janzten dira inguruko basoak. Udazkenean aldiz, zuhaitz hostodunak eta garo zelaiak gorri kolorez tindatzen dira.

Udazkenean, udazkeneko loreak, onddoak alegia, nagusi dira bertako pagadietan. Baita gaztainak ere.

Fauna

ArdiakEtxeko animalietan, ardiak, behiak, oiloak eta behorrak dira nagusi. Inguruko basoetan, basurdeak eta azeriak.

Hegaztietan saiak nagusitzen dira zeru gainean eta udazken partean, iparraldetik hegoaldera, beroaren bila doazen usoak. Garai honetan, herriko eta inguruetako ehiztari ugari hurbiltzen dira, herriko mendietan dauden 53 uso postuetara. Irailaren amaieran egiten da udaletxean bertan, 27 uso postuen enkantea.

36 uso postu herrikoak dira; Peña, Perratokieta, Museo eta Gañarbe mendietakoak. 27 uso postu enkantean: Urteaga mendikoak.

Astomelan, amuarrainak arrantzatzeko barrutia dago.